XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, narrazio-zati hori elkarrizketa eran eman.

Pertsonaiak esan behar duenaren aurretik, elkarrizketa marra jarri ohi da.

Mugimendu edo keinu apartekorik egin beharrean baldin bada pertsonaia, parentesi ( ) artean adierazi.

Adibidez:

CLOTAIRE. - (Nikolasi zuzenduz, isilka-misilka, eta erdi negarrez).

Hilean behin amatxok ez zidak postrerik jartzen eta aitta kanpora joaten duk.

NIKOLAS. - (Clotaireri eta isil-misil).

Gaur al diagu hilean behingo hori?

CLOTAIRE. - Baietz apustu! Ohizko boletina jasoko diat eta!

(Etsita dio).

- Taldeka banaturik idatziko dugu antzerkia.

Zazpi bat pertsonaia badirenez gero, zazpikoteak osa ditzakezue, baina gutxiagorekin ere molda zintezkete.

Antzerkia zuen nahietara moldatu.

Idatzi ondoren, ozenki irakurri, eta jarraian denon artean, zuzendu beharrekoak zuzendu edo hobetu, antzerkiak benetazko itxura izan dezan.

Tartean-tartean antzeztu.

Aldian talde batek, aldian beste batek...

- Ni Clotaire izan banintz, lasai egongo nintzatekeen.

- Gu han izan bagina, berdin egongo ginatekeen.

- Hori gure zuzendari izan balitz, beste oilar batek joko zukeen kukurruku.


IZAN
banintz
bahintz
balitz
bagina
bazina
bazinete
balira
IZANGO
nintzatekeen
hintzatekeen
zatekeen
ginatekeen
zinatekeen
zinateketen
ziratekeen

- Zer alde dago azpiko adizki hauen artean?

HEGOAK EBAKI BANIZKIO, NIREA IZANGO ZEN (ZATEKEEN)

EZ ZUEN (ZUKEEN) ALDEGINGO...